|||||||||||||||| INDAR ES UNA ASOCIACIÓN JUVENIL QUE TRATA DE EDUCAR EN EL APROVECHAMIENTO Y RENDIMIENTO DEL TIEMPO LIBRE DE VUESTROS HIJOS. LLEVAMOS TREINTA AÑOS AL SERVICIO DE LA JUVENTUD ALAVESA ||||||||||||||||

Heziketa pertsona bakoitzarentzat pentsatua

Gazteek atsedenerako tarteak betetzeko daukaten aukereen artean, Indarreko heziketa hastapenak pertsona bakoitzaren garapen integralean finkatzen dira kristau ikuspuntutik begira. Horregaitik pertsona bakoitzaren askatasunak dauka leku nabarmena Indarren heziketan. Bazkide bakoitzak bere gaitasun eta ahalmenak garatzen ditu, eta pertsona hobeto izateko eta gizartean efikazki zerbitzeko.

MUTIL BAKOITZA BAKARRA ETA ERREPIKATUGABEA DA, bere istorioaren protagonista. Indar saiatzen da protagonismo hori garatzen, bera izan dadin aske eta erantzumenaz erabakitzen duena zein helburuetara finkatuko duen bere esfortzuak.

INDARREN ANIZTASUNA BULTZARTZEN DA BALORE BAT DENELAKO; mutilei beraien inguruko arazoak konpontzen adore ematen zaie, baina aldez aurretik erantzunak finkaturik eduki gabe. Indarren dagoen giroa errazten du gauzak konfidantzaz esaten, besteak errespetatzen eta ulertzen saiatzen, eta pentsatzeko eta arrazoiak emateko esfortzua beti ezagutzen da.

Indar eta Opus Dei

ELKARTE KRISTAU PRINTZIPIOENGATIK IRADOKITA DAGO. Zehazki, Patronatua eta Burugo Batzarrek Opus Dei Prelatutzari konfidatzen diote han ematen den heziketa. Opus Dei Josemaria Escrivá de Balaguer Dohatsuak sortu zuen 1928an.

Opus Dei-ren helburua adina eta egoera sozial guztietako pertsonen artean kristau heziketa zabaltzea da; lana ondo bukatzen eta horrek duen baliotasun iraunkorrean finkatzen da. Gazteen arteko heziketaren lanean esperientzia haundia dauka.

Indarren daukan eragina xehetasun haundi eta txiki askotan nabaritzen da: bakoitzaren ikasketetako seriotasuna eta eskakizuna, besteentzako serbitzua eta solidaritatea bizitzen irakaskuntza, alaitasuna, etab., aktibitate guztietan nabaritzen da.

Bestalde, Opus Dei-ek ez du antolaketa, tekniko eta gestioko aspektuetan instituzionalki parte hartzen. Gestio eta antolaketaren aspektu guztietan erantzuleak aktibitateak prestatzen dituzten pertsonena da.